Demagun arraunlariak ibaia zeharkatu nahi duela txalupa batean, ibaiertzekiko norabide perpendikularra hartuta. Ibaiko korronteak desbideratu egingo du txalupa eta, izatez, ibilbidea ibaiertzarekin α angelua osatzen duen lerro zuzen bat izango da.
Txaluparen benetako higidura honako bi higidurez osatuta dago:
- Ibaiertzekiko perpendikularra den HZU bat, arraunlariaren ahaleginaren kausazkoa.
- Ibaiertzekiko paraleloa den HZU bat, ibaiko korrontearen kausazkoa.
ABIADURA BEKTOREA
Higikaria O puntutik abiatu da, elkarren perpendikularrak diren vx eta vy abiadura konstanteak dituela, bien arteko erresultantea izanik. Abiadura hau vx eta vy abiaduren batura bektoriala da:
Moduluaren balioa hauxe da:
POSIZIO BEKTOREA
Higidura osatzaile biak zuzenak eta uniformeak direnez, bakoitzaren posizioaren ekuazioa HZU bati dagokiona da. Jatorri modura txalupa ibaiertzetik abiatzen deneko puntua hartuz gero, bi ekuazio horiek ondokoak dira: eta .
Posizio bektorea, , bi higidura osatzaileei dagozkien posizio-bektoreen batura bektoriala da:
Moduluaren balioa hauxe da:
Aurrean adierazitakoa ulertzeko, azpiko simulazioa erabil dezakezu.
Ebaztutako ariketa
19.- Igerilari batek 200 m-ko zabalera duen ibaia igaro nahi du, korrontearen abiadura 1 m/s-koa izanik. Igerilariak 200 m-ak 40 s-tan egiten baditu, bila ezazu:
- Igerilariaren abiadura ( moduloa eta norabidea ).
- Ibaia zeharkatu duenean, hasierako puntutik zenbat metro beherago azaldu da beste aldean ?. (Ebazpena, pdf-422 kb)
Proposatutako ariketak
20.- Adierazi ezazu nolakoak diren bi higidura zuzen, uniforme eta perpendikularren konposaketaren ondorioz, higikari baten gaineko posizio eta abiadura bektoreak. Ondo azaldu eta eman itzazu bi bektoreen ekuazioa orokorrak.
21.- Marinel batek 100 m zabal den ibaia zeharkatu nahi du, txalupan. Txaluparen motoreak 1 m/s-ko korrontearen norabide perpendikularrean 3 m/s-ko abiadura har dezake. Kalkula itzazu:
- Ibaia zeharkatzeko behar duen denbora
- Txaluparen abiadura
- Txalupak ibilitako distantzia
22.- Pertsona batek uretako moto bate gainean, 4 m/s-ko korrontea daraman ibaia zeharkatu nahi du, bigarren ertzera 4 m/s-ko abiaduraz heldu nahi duelarik abiapuntuaren pare-parean dagoen puntu batera. Arrazoitu eta kalkulatu zein izan beharko den motoaren abiaduraren modulua eta norabidea. (TW222)