Jo dezagun soka luze bat dugula eta sokaren mutur batean oszilazio bat sortzen dugula. Oszilazio hori, denborarekin, sokaren beste puntuetara iritsiko da. Azkenik, sokaren puntu guztiak arituko dira modu berean oszilatzen. Sokan zehar uhina hedatu egin dela esango dugu. Ondorengo irudian dituzu soka batean hedatzen ari den uhinaren bi une desberdinetako egoerak. A irudian, uhina […]
Bidalketa honetan lehenik eta behin Uhin harmonikotaz zer ulertzen dugun adierazten saiatuko gara. Jarraian, uhinaren azterketan azalduko zaizkigun magnitudeen zerrenda emango zaizu. Garrantzitsua da magnitude hauen ezaugarriak ondo ikastea uhin harmonikoen ekuazioa nondik datorren ondo ulertzea nahi baduzu. Uhin harmonikoak Uhin higidura guztien artean bereziki interesatzen zaizkigunak UHIN HIGIDURA HARMONIKOAK dira. Mota desberdinetakoak izan arren, […]
Uhinaren ekuazioaren analisiarekin hasi aurretik komenigarria da uhin baten hedapenarekin zerikusia duten hainbat elementuen azalpena egitea. Jarraian agertzen dira era laburbilduan Sarreran esan dugun bezala, orokorrean, uhinen hedapen fenomeno guztietan, zenbait elementu amankomun agertzen dira: FOKUA: hedatzen den perturbazioa edo bibrazioa sortzen den puntua da. HEDAPENA: ingurune batean zehar energiaren transmisioari deritzo. ATZERAPENA: fokuan perturbazioa […]
Uhinen azterketa errazteko asmoz, zenbait irizpideei jarraituz, uhinen sailkapen bat egingo dugu. HEDAPENAREN DIMENTSIOEN arabera: Dimentsio bakarrekoak: norabide bakar batean hedatzen direnak. Adibidez, soka batean hedatzen dena. Bi dimentsiokoak: gainazal lauetatik hedatzen direnak. Adibidez, uraren gainazalean hedatzen dena. Hiru dimentsiokoak: espazioaren hiru dimentsioetan hedatzen direnak. IZAERAREN arabera: Uhin mekanikoak: hedatu ahal izateko euskarri material bat […]
Bidalketa honekin hasten dugun gai berri honetan uhin azterketari ekingo diogu. Nahiz eta naturan topa ditzakegun uhinak mota desberdin askotakoak izan aurten aztertuko ditugunak UHIN HARMONIKOAK izango dira, alegia, higidura harmoniko sinplean oinarritutakoak. Gaiarekin sakon hasi baino lehen azter dezagun lehenik zer ulertzen dugun uhin bezala. Eguneroko bizitzan hainbesteetan entzuten dugun hitz honek (irrati uhinak, […]
Orain arte sistema fisiko idealen hhs aztertu dugu, hau da, suposatu dugu osziladorearen gainean ez dela inongo marruskadura indarrik agertzen eta oszilazioa etengabeki anplitude berberarekin ematen dela. Baina denok dakigu errealitatean gauzak ez direla horrela gertatzen. Egia esan, HHS-rekin higitzen den sistema fisiko erreal batek (zabuan dabilen pertsona batek edota gitarra baten soka batek) marruskadura […]
HHSaren azterketa mekanikoarekin bukatzeko azterketa energetikoa egingo dugu. Orain arte egindako azalpenen arabera erraz uler daiteke osziladore harmonikoaren energia mekanikoa, alde batetik, zinetikoa dela (mugimenduan aurkitzen den partikula bat delako) eta bestetik potentziala (bere gainean agertzen den indarra zentrala delako: hau da, kontserbakorra delako). Beraz, kanpoko eraginetatik aske dagoen HHS batean energia kontserbatu egiten dela […]
Orain arte osziladore harmonikoaren higiduraren azterketarekin aritu gara bere posizioa aldarazten duen kausa kontutan hartu gabe. Baina, Newton-en bigarren printzipioa aintzat hartzen badugu, HHS-a higidura azeleratua izanik behar beharrezkoa da tartean gorputzaren gainean eragiten duten indar guztien ordezkari bat egotea. Hauxen da, hain zuzen ere, saio honetan aztertuko duguna; zeintzuk dira HHS eragiten duten indarren […]
Aurreko saioan ikusi ahal izan genuen osziladore harmonikoaren posizio nola aldatzen den denborarekiko (). Kontutan izanik posizioaren balioak funtzio sinusoidal baten bitartez emanak datozela garbi dago posizioaren balioak denborarekiko adieraziz gero ardatz kartesiarretan sinusoide bat lortuko dugula simulazio honetan ikusten den bezala (OHARRA: simulazioa ondo ikusi ahal izateko beharrezkoa da lehenik goiko menutik aukeratzea. Era […]
Iazko ikasturtean oinarrizko higidura multzo baten azterketa egin ondoren (higidura zuzenak eta zirkularrak, uniformeak eta azeleratuak), aurten naturan hain arruntak diren higidura oszilakorren azterketa egingo dugu. Oszilazio guztien artean azterketa errazena Higidura Harmoniko Sinplearena (HHS aurrerantzean) da. Fisikak naturako fenomenoen behaketaz gain hauen formulazio matematikotaz ere arduratzen denez hori izango da jarraian agertzen ahaleginduko garena. […]